Albisteak
EUSKAL LIGA KADETEA LEZAMAN
2024-04-03
Gaur, Amaikak Bateko euskal ligako kadete taldeak Lezaman jokatu du ligako partida Athletic Club
-en aurka. 5-1 galdu duten arren, emaitza gutxiengoa da. Tratu ezin
hobea izan dugu eta betirako izango dute gogoan gureek gaur bezalako
egunak.
AUPA AMAIKAK
ALDAMAR TORNEOA
2024-04-01
Aurten ere, Amaikak Batek, Klubeko presidente eta laguntzaile izan zen Jose Aldamar zenaren omenez ospatzen duen infantil mailako Aldamar Torneoa antolatzen du.
Oraingoan, torneoa apirilaren 6an (larunbata) ospatuko da eta hiruko eran, Amaikak Bat, Lekeitio eta Elgoibar izango dira nor baino nor.
Torneoa goizeko 10.30 tan hasiko da eta partida bakoitzak 35 minututako iraupena izango du.
Zorte On guztiei.
Taldetik zale guztiei, Errota Zarrera etor zaitezen animatzen zaituztegu, goiz bikaina igaro eta taldeak animatzekotan.
BATZAR INFORMATIBOA
2024-03-27
Datorren apirilaren 19an (ostirala) Amaikak Bateko direktibak Batzar informatiboa ospatuko du. Jorratu behar diren gaien garrantzia kontutan izanda, taldeko bazkide eta senide gehienen presentzia eskatzen da.